Ekitaldiak kargatzen

Bakean dagoenari bakean utzi

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2018/11/25 - 19:00 - 20:00

“Bakean dagoenari bakean utzi”

Umorezko bakarrizketa.

“Bakean dagoenari bakean utzi” antzezlana taularatuko dute Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak.

Elkarren arteko elkarrizketekin osatzen da ikuskizuna. Besteak beste, euskara eta generoari buruzko hainbat kontu aletzen dituzte, betaurreko umoreak jantzita: euskalkiak, amatasuna, onomatopeiak, gorpuzkerak, euskarakadak…

Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta