Ekitaldiak kargatzen

Anonyme Popular

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2023/04/01 - 19:00 - 20:00

Anonyme Popular

Ikus-entzunezko bertso jarriak dakartza Anonyme Popular egitasmoak. Ni eta zu eta guaren arteko espazio labainkor horretan sartu bezala ez irteteko esperientzia eskaintzen digu, hitzez, doinuz eta irudiz.

Anonyme Popular edonor izan daiteke, eta, aldi berean, norbait da. Igor da. Inor. Bere izenean eta besteren abizenean arituz, nitasun garaikide ertzdun bat dakar hitzetara Igor Elortza bertsolariak, gutartasun lanbrotsu baten erdian. Bere buruaz beste, besteon munduaz mintzatuz, ispilu deseroso eta maitekor baten aurrez kokatzen gaitu guztiok.

Bertsoen hitzaren eta ahotsaren jarrera bereizgarri berekoak dira Rafa Ruedarekin landu dituen doinuak eta soinuak ere. Rapa, trapa, popa, funkya, mundurako erritmoak… Bertso-kantaro aurkituko da sorpresaz entzulea, aldiro, aldiaren kontraesanetara ertz ezberdinetik hurbiltzeko.

  • Ideia eta zuzendaritza artistikoa: Igor Anonyme Popular
  • Hitzak eta ahotsa: Igor Elortza Aranoa
  • Doinuak eta soinua: Rafa Rueda Etxebarria
  • Ikus-entzunezko narrazioak: Kulturaz kooperatiba
  • Aholkularitza eszenikoa: Oier Zuñiga
  • Irudigintza eta dirudigintza: Gotzon Garaizabal eta Malen Amenabar
  • Erritmo eta gailuak: Alvaro Olaetxea
  • Iraupena: 60-70 min.

Sarrerak: 8€, bazkideak 6€. Aurresalmenta: kulturgunea@uhagon.com. Egunean bertan, Uhagonen, 18:00etatik aurrera.