Ekitaldiak kargatzen

“ANDANTE” Markeliñe

Non: Arkupe aurrean Noiz: 2018/06/08 - 19:00 - 20:00

“ANDANTE” Markeliñe antzerki konpainia

Marea goian zegoen batean, kontatu beharreko istorioak itzuli zituen itsasoak lehorrera. Horregatik, kalea hondarrez eta zapataz beteta agertu zen.

Oinezkoek harrituta galdetzen zuten, Nola heldu dira honaino? Norenak dira? Zer kontatu nahi digute?

“Andante” mozorro antzerkia da eta, era poetikoan, hitzik gabe eta umore ukitu zainduarekin, ahaztu behar ez genituzkeen istorioak kontatzen ditu. Gerra garaiko zapata anonimoen istorioak. Gureak izan daitezkeen zapatenak.

http://www.markeline.com/eu/detalleEspectaculo.aspx?guid=593e6e37-3b5d-47f0-997b-42a71dd15772

Euskadiko Kale Ikuskizunik Onenaren SariaXVI. UMORE AZOKA 2015