Ekitaldiak kargatzen

Alpistegia

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2021/12/27 - 17:30 - 18:30

“Alpistegia”

Bertsoa eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna.

Sinopsia: Haira oso ikasle saiatua da eta ikastetxean etengabe entzuten die irakasleei osasuntsu egotea oso garrantzitsua dela baina berak ez du oso ongi ulertzen osasuntsu hitzaren esanahia… Zer arraio ote da osasuna? Ikastetxeko erantzunek asetzen ez dutenez eta handitan kazetari izan nahi duenez, benetako orburu bat eskuetan, kale-galdeketa bat antolatzea erabakiko du eta parkean topatzen dituen pertsonei osasuna nola zaintzen den galdetzea. Arbel batean erantzun ezberdinak bilduz joango da: adineko emakume bati galdetuko dio, haur bati, kalean bizi den eskale bati, korrikalari bati… Horrela bere ikuspegia osatzen eta zabaltzen joango da Haira. Parke ertzeko balkoi batean bizi den Lore loroak ere izango du zeresana eta galdera interesgarriak egingo dizkio tarteka.

Gidoia: Alaia Martin

Zuzendaritza: Amancay Gaztañaga

Antzezleak: Eneko Arrate eta Aissa Intxausti

Nori zuzendua: 5 urtetik gorakoei

Iraupena: 60 min.

Sarrera: 2€, salgai udaletxeko kutxazainean (aforo mugatua)