Ekitaldiak kargatzen

Afrika Bibang & Nomadak banda

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2020/09/19 - 19:30 - 20:30

Afrika Bibang & Nomadak banda

Afrika Bibang Algortarrak, 1993an hasi zuen bere musika ibilbidea eta hasieratik, ahotsa izan da bere instrumentua. Hainbat euskal talde eta musikarirekin aritu izan da (Ke no falte, Etsaiak, Fermin Muguruza…).
Azken 10 urteetan nazioarteko zirkuituan ibili ondoren, Euskal Herrira itzuli da, “Nomada” izeneko lana aurkezteko.
Seikote formatuan, soul, rythm and blues eta hip hop doinuak dakarzkigu. Uda arraro honi amaiera emateko aukera bikaina!
Oharrak:
– Edukiera mugatua izango da
– Sarrerak aurrez erosi behar dira udaletxeko harrerako kutxazain automatikoan, irailaren 14tik 19ra.
– Kutxazain automatikoaren ordutegia: 8:30-20:00. Kontzertuaren egunean, 17:00ak arte
– Sarreren prezioa: (5€, bazkideak 3€)
– Eguraldi onarekin, kontzertua Uhagoneko terrazan egingo da. Txarra balego, plazabarripean (Abesua, 10)