Ekitaldiak kargatzen

VIDA (Javier Aranda)

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2022/06/04 - 19:00 - 20:00

VIDA / BIZITZA (Javier Aranda)

Bizitza, Javier Arandak sortutako lan zoragarria da.

Bi eskuekin eta josteko elementu batzuekin, emozioz beteriko ikuskizuna taularatzen du. Ikuskizun delikatu, dibertigarri eta intimoa da.  Galdu ezinekoa.

Javier Aranda benetan iaioa da gauzak manipulatzen, eta hori bera erakusten dute bere 20 urteko lan ibilbide oparoan jasotako sariek eta aipamenek, bereziki lan honekin lortutakoek: XXXI. Huescako Nazioarteko Feriako ikuskizunik onena, 2018ko Fetenen eskuratutako formatu txikiko lan onenaren saria, eta urte bereko Lleidako Txotxongiloen ferian eskuratutako hirurak.

  • Sorkuntza eta manipulazioa: Javier Aranda
  • Zuzendari laguntzaileak: Alfonso Pablo, Pedro Reboll
  • Helduei zuzenduta
  • Iraupena: 55 min.

http://www.javieraranda.es/espectaculos/vida/ 

Sarrera: 5€, bazkideak 3€. Aretoan bertan salgai