Ekitaldiak kargatzen

Neguari ongi etorri gunea

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2017/12/23 - 11:00 - 14:00

“NEGUARI ONGI ETORRI” gunea

11:00etatik 14:00etara azoka txiki bat egongo da Uhagonen. Zenbait animali egongo dira ikusgai eta baita familiei zuzendutako hainbat ekintza ere.

Egitaraua:

11:00 Aurkezpen Antzerkia Herribixiren eskutik
Garai honetan, negu hasieran, Euskal Herrian egiten diren azoken jatorria azalduko digute Herrik eta Bixik, besteak beste.
Ondoren:

  • Talo tailerra
  • Eskulanen txokoa
  • Haria Iruteko tailerra (Ardatzarekin haria iruten ikasi eta hari honekin giltzari bat egiteko aukera egongo da)
  • Haria iruteko erakustaldi berezia Muturbeltz Karrantzako elkartearen eskutik http://karrantzakomuturbeltz.blogspot.com.es/
  • Animalien erakusketa

FamiliARTEAn 2017