
Egondakoak
Ekitaldiak zerrenda nabigazioa
"KARMEN EGUNEKO BERTSO-SAIOA" Bertsolariak: Eli Pagola, Sustrai Colina, Iruri Altzerreka eta Unai Iturriaga. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal. Antolatzailea: Markina-Xemeingo Bertso-eskola.
Informazio gehiago"BROKEN BROTHERS BRASS BAND" Iruñeko kaleetan jaiotako Broken Brothers bandak New Orleanseko kale-taldeen egungo eta ohiko soinua dakar. Askotariko estiloa daukate: jazz garaikidea, rapa eta gospela gure kaleetako bizitza islatzen duten kantuekin. Markina-Xemeingo 7. Jazzaldia
Informazio gehiago"MAITE RUIZ DE ERENTXUN" Maite Ruiz de Erentxun jazza eta euskal tradizioa uztartzen dituen soinujole lekeitiarra da. Kontzertua bidaia bat da: euskal kulturaren ospakizunetik abiatzen dena, kultura berriak ezagutzeko desira adierazten duena, mugimendua daukana... Zazpikote honekin, jazz fresko eta malguaz batez gozatuko dugu. Markina-Xemeingo 7. Jazzaldia
Informazio gehiago"LLUIS COLOMA TRIO" LLuis Colomak (pianoa), Manolo Germán (kontrabaxua) eta Arnau Juliá (bateria), energiaz eta erritmo biziz beteriko kontzertua eskainiko dute. Blues, Jazz edota Boogi Woogi soinuak espazio berriak aztertzeko abiapuntua dira. Markina-Xemeingo 7. Jazzaldia
Informazio gehiago"HAIZEA MARTIARTU 4TET" Haizea Martiartu saxofoi-jotzaile markina-xemeindarrak jazzaren soinu tradizionalak eta euskal sustraiak uztartzen dituen errepertorio musikala eskainiko digu. Berarekin batera: Paul Gurpegui (bateria), Vicente Marin (pianoa) eta Hector Tejedo (kontrabaxua). Markina-Xemeingo 7. Jazzaldia
Informazio gehiago"BIRAKOLORE" Basiliok eta Valeriak ekitea erabaki dute: lorez betetako orgatxoarekin, herriko kaleetan zehar gidatuko gaituzte, bizitza landotuz, haziak banatuz eta poesia ereinez. Belaunaldien arteko topaketa samurra da. Arkupean hasita. Zurrunka Teatroa
Informazio gehiago"AZAZKALETAN GERATZEN DENA" Azazkaletan geratzen dena oturuntza bat da, zikintzea aldarrikatzen duen errituala, eskuekin jatea derrigorrezkoa den ospakizun bat. Antzerkia eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna eskualdeko Hembrax kolektifen eskutik.
Informazio gehiago"HIL DA JAINKOSA" Denok diseinatu nahi dugu gure bizitzaren agurra. Gogoratuak izan nahi dugu. Barre eta hausnarketa artean, tradizioak zalantzan jartzen dituzte bi emakumeek eta, azkenean, gure ondarearekin gehiegi obsesionatuta ote gauden galdetzen diote haien buruari. Antzezleak: Nerea Gartzia - Ainhoa Etxebarria.
Informazio gehiago