Bisita gidatuak:
BISITA GIDATUEN ZERBITZUA ETENDA DAGO
Momentu honetan, ez da bisita gidatuen zerbitzurik ematen Markina-Xemeinen.
Herriko puntu interesgarrienak norbere kontura ezagutzeko, QR kodeen bidezko ibilbide bat proposatzen dugu: “Ondarearen Ibilbidea”
Informazio gehiago eta herriko planoa paperean jasotzeko 3 informazio puntu daude:
– Markina-Xemeingo udaletxetxea. Goiko portala, 3. Astelehenetik barikura, 8:15-14:30
– Herri Biblioteka. Abesua, 12. Astelehenetik barikura 11:00-13:30 eta 15:00-19:00. Zapatuetan 11:00-13:30 (uztailean eta abuztuan 9:00-14:00)
– Uhagon kulturgunea. Xemein etorbidea, 10.
Bulegoa: Astelehenetik barikura 9:30 – 14:00. (martitzen eta eguaztenetan, 15:00-19:00 ere bai). Abuztuan itxita.
Kafetegia: Astelehenetik barikura 8:30-20:00. Zapatu eta domeketan 10:00-14:00 eta 17:00-20:00)
Herriko planoa eta bisitarientzako liburuxka, deskargatu hemen
Eskaini izan diren bisitak:
MARKINA-XEMEIN, IBILALDI MONUMENTALA
Herrian zehar, ibilaldi gidatua, garai desberdinetako eraikin eta interespuntuetan geratuz. Bisitarien interesen arabera, gehiago edo gutxiago sakonduko dugu azalpenetan.
Ibilbidea: Goiko portala, alde zaharra (guen kalea, zehar kalea) beheko errebala, gartzela zaharra, arretxinagako zubia eta ermita, Xemeingo eliza kanpotik eta hilerria.
Interespuntu batzuk:
- Guen Kalea, Mogeldarren bizilekua
- Antxia eta Ansotegi dorretxeak. Etxe margotuak
- Udaletxe zaharra, Bizkaiko udaletxerik zaharrena
- Udal arraindegia, bitxikeria
- Gartzela. Zeldak azkenengoz erabili zenetik, ia ukitu gabe daude
- Arretxinaga, ikusi beharrekoa.
- Xemeingo Eliza eta Hilerria. Monumento nazionalak
Iraupena: Xemeinen bukatuta, ordu ta erdi. Arretxinagan bukatuta, ordubete
MOGELDARREN PAUSUEN ATZETIK
Juan Antonio eta Bizenta Mogelen figurak ezagutzeko bisita. Baita, eurak bizi izan ziren garaia ere, Ilustrazio garaia. Oso garai esanguratsua Markina-Xemeinen.
Juan Antonio Mogel, Peru Abarka-ren egilea, euskarazko lehenengo eleberritzat hartzen dena.
Bere loba Bizenta, euskaraz idatzi zuen lehenengo emakume ezaguna da, hau da, bere lanak bere izenez sinatu zituen lehenengo emakumea. Benetan pertsonai eta garai oso interesgarriak.
Ibilbidea: Goiko portala, alde zaharra (guen kalea, zehar kalea) beheko errebala, gartzela zaharra, arretxinagako zubia eta ermita, Xemeingo eliza kanpotik eta hilerria.
Iraupena: Xemeinen bukatuta, ordu ta erdi. Arretxinagan bukatuta, ordubete
XEMEINGO ELIZA ETA HILERRIA
Xemeingo eliza (kanpotik eta barrutik. Erretaula ere bai) eta hilerria. Biak monumentu nazionalak.
Iraupena: Ordu bete.
ARRETXINAGA ETA BARROETA DORREA
Markina-Xemeingo harri bitxia den Arretxinagako ermita bisitatu eta handik Barroeta Dorrera paseotxoa. Dorrea kanpotik ikusi eta berari eta garaiari buruzko azalpen laburra.
Nahi izanez gero, Arretxinagara bidean gartzela bisitatu daiteke
Iraupena: Ordu bete eskas.