Visitas guiadas 2018-04-23T12:20:17+00:00

Visitas guiadas

MARKINA-XEMEIN, IBILALDI MONUMENTALA

Herrian zehar, ibilaldi gidatua, garai desberdinetako eraikin eta interespuntuetan geratuz. Bisitarien interesen arabera, gehiago edo gutxiago sakonduko dugu azalpenetan.

Ibilbidea: Goiko portala, alde zaharra (guen kalea, zehar kalea) beheko errebala, gartzela zaharra, arretxinagako zubia eta ermita, Xemeingo eliza kanpotik eta hilerria.

Interespuntu batzuk:

  • Guen Kalea, Mogeldarren bizilekua
  • Antxia eta Ansotegi dorretxeak. Etxe margotuak
  • Udaletxe zaharra, Bizkaiko udaletxerik zaharrena
  • Udal arraindegia, bitxikeria
  • Gartzela. Zeldak azkenengoz erabili zenetik, ia ukitu gabe daude
  • Arretxinaga, ikusi beharrekoa.
  • Xemeingo Eliza eta Hilerria. Monumento nazionalak

Iraupena: Xemeinen bukatuta, ordu ta erdi. Arretxinagan bukatuta, ordubete

MOGELDARREN PAUSUEN ATZETIK

Juan Antonio eta Bizenta Mogelen figurak ezagutzeko bisita. Baita, eurak bizi izan ziren garaia ere, Ilustrazio garaia. Oso garai esanguratsua Markina-Xemeinen.

Juan Antonio Mogel, Peru Abarka-ren egilea, euskarazko lehenengo eleberritzat hartzen dena.

Bere loba Bizenta, euskaraz idatzi zuen lehenengo emakume ezaguna da, hau da, bere lanak bere izenez sinatu zituen lehenengo emakumea. Benetan pertsonai eta garai oso interesgarriak.

Ibilbidea: Goiko portala, alde zaharra (guen kalea, zehar kalea) beheko errebala, gartzela zaharra, arretxinagako zubia eta ermita, Xemeingo eliza kanpotik eta hilerria.

Iraupena: Xemeinen bukatuta, ordu ta erdi. Arretxinagan bukatuta, ordubete

XEMEINGO ELIZA ETA HILERRIA

Xemeingo eliza (kanpotik eta barrutik. Erretaula ere bai) eta hilerria. Biak monumentu nazionalak.

Iraupena: Ordu bete.

ARRETXINAGA ETA BARROETA DORREA

Markina-Xemeingo harri bitxia den Arretxinagako ermita bisitatu eta handik Barroeta Dorrera paseotxoa. Dorrea kanpotik ikusi eta berari eta garaiari buruzko azalpen laburra.

Nahi izanez gero, Arretxinagara bidean gartzela bisitatu daiteke

Iraupena: Ordu bete eskas.

Informazio gehiago behar duzu?

Informazioa eskatu
Informazioa eskatu