Lindy Hop dantza tailer irekia
Non: Arkupe aurrean Noiz: 2022/07/21 - 18:00 - 19:00
Lindy hop dantza tailer irekia
Ordu betean, Lindy Hop dantzaren oinarrizko pausuak ikasteko aukera izango dugu.
Lindy Hop dantza, XX. mendeko 20-30. hamarkadetan, Estatu Batuetako komunitate afroamerikarraren baitan, jazz musikari lotuta sortu zen dantza estilo bat da. Swing-aren barruan kokatzen da.
Tailerraren gidariak: Big Kick Swing Dance Studio (Iruña)
Nori zuzenduta: Interesa duen edonori, adin guztietako herritarrei, ume gazte zein helduei.
Izen ematea: Ez da aurretiaz izenik eman behar
Informazio gehiago: Uhagon kulturgunean 946166303 kulturgunea@uhagon.com
Eguraldiak ez badu laguntzen, plazabarripean egingo da.