Ekitaldiak kargatzen

Bideak

Non: Esperantza aretoan Noiz: 2021/04/18 - 18:00 - 20:00

BIDEAK (Dokumentala + solasaldia Aritz Ganboarekin)

Dokumental hau, Aritz Ganboaren jatorrizko herri biak lotzeko helburuarekin hasten da, Sakanako Arruazu eta Erronkariko Izaba. Bide hori, Nafarroako mendietan zehar, berak egindako gazta bat soinean duela egingo du Aritz Ganboa artzaiak.

Bidean zehar, garai hartako mezulariei buruzko hausnarketak eta historia nahasten dira, baita urtero Maulera lanera joaten ziren erronkariar abarketarienak ere, besteak beste. Sistema jasangarri eta energia berriztagarrien adibideak ere ikusi ahal izango ditugu. Emakumeek egindako ekarpenak  eta euskarari eusteko  egindako ahaleginak ere bai.

Finean, erronka pertsonal bat baino, guztion istorio bat kontatuko digu Aritz Ganboak dokumental honetan.

info+: hemen

Iraupena: 90 min. + solasaldia

Sarrerak: Aurrez jaso udaletxeko herritarren kutxazainean, apirilaren 12tik aurrera

Antolatzailea: Artibai Mendigoizale Taldea