Ekitaldiak kargatzen

Kottondarrak (Anitamaravillas)

Non: UNI frontoian Noiz: 2021/02/15 - 18:30 - 19:30

“Kottondarrak” (Anitamaravillas)

Sorterriko arriskuak atzean utzita, Koton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatu, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina oraingoan ez daude bakarrik eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari.

Mende hasierako ehungintza industrian emakumeek izandako langile borroketan inspiratuta.

Publiko txikienari kontzeptu “helduak” itzultzeko titre-antzerkiak sorkuntzarako  iruditegi, estetika eta antzerki kode berriak eskaintzen dizkigu. Azken finean, istorioek emozioen bidez bidaiatzen dutelako eta emozioek ez dute adinik.

Jatorrizko ideia: Miren Larrea

Zuzendaritza: Ivan Alonso

Aktore-Manipulatzaileak: Miren Larrea, Valentina Raposo / Maren Basterretxea

Jatorrizko musika eta bertsioak: Fran Lasuen

Kantu – hitzak: Miren Amuriza

Gomendatutako adina: 5 urtetik gora (gazte zein helduentzat ere oso gomendagarria, kalitate artistiko eta teknikoagatik)

Iraupena: 55 min

Hizkuntza: testu gabe

Sarrerak:

  • 3€, Uhagoneko bazkideak 2€
  • Aurrez salgai udaletxeko harrerako kutxazainean, otsailaren 8an hasita (8:15-20:00)
  • Edukiera mugatua

Uhagon kulturgunea – Markina-Xemeingo Guraso Elkartea