Bizenta Mogel ezagutzen
“Bizenta Mogel ezagutzen”
Bizenta Mogel Elgezabal (1782-1854) Azkoitian jaio bazen ere, Markinan hazi zen. Euskaraz idatzi eta idatzitako hori bere izenez sinatzera ausartu zen lehenengo euskal emakumea izan zen. Markinarra, emakumea, euskaltzalea, idazlea, aintzindaria. Inteligentzia eta izaera apartekoa.
Figura garrantzitsu bezain ezezagun hau ezagutzeko bi era proposatzen dizkizuegu:
Batetik, Goizean, ponentziak udaletxean:
10:30 Aurkezpena
10:45-11:30 “Emakumeak eta Literatura XIX. mendean”. Josune Muñoz
11:30-11:50 Deskantsua, kafea, pintxoak
11:50-12:50 “Mogeldarrak.. Bizenta Mogel eta bere “Gabon Cantac”. Xabier Altzibar
12:50-13:00 Tarine udal musika eskolako umeen eskutik, Bizentak idatzitako Gabon kanta batzuk.
13:00-14:00 Bizentaren “Ipuin Onac”. Alegiak eta Alegilariak. Xabier Kaltzakorta
14:00-14:30 Galderak, ekarpenak.
Moderatzailea: Yolanda Arrieta
Bestetik, arratsaldean tailer dinamiko eta hurbil bat Uhagonen:
17:30-19:00 “Andre argi baten ikurrak” berbaldi-tailerra, Yolanda Arrietak gidatuta.
Izen ematea: Uhagon kulturgunean 946166303 kulturgunea@uhagon.com
Ondarearen Europako Jardunaldiak 2018 http://bizkaikoa.bizkaia.eus/homeJornadaEuropea.asp?t=6