Ekitaldiak kargatzen

Futbolariak eta printzesak

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2018/03/10 - 17:30 - 18:30

FUTBOLARIAK ETA PRINTZESAK (Eidabe)

Topiko sexistekin hautsi nahi duen haur eta gaztetxoentzako komedia azkarra. Esketx  laburretan zehar, parekidatusnean bizitzea zailtzen duten egoerak umorez agerian utziko dituzte, Antzerkia, jolasa eta zuzeneko musika lagun dituztela.

Odei eta Lur besteengandik ezberdin sentitzen dira, ez dituztelako neska ala mutil bati egozten zaizkion arauak bete nahi. Lurrek, Lur izan nahi du eta Odeik, Odei, inork esan gabe nola jokatu behar duten; mutila izateagatik futbolean jokatu behar duen ala neska izateatgatik printzesak atsegin behar dituen.

Barrea mundua iraultzeko modurik ederrena izan daiteke, sekula samurtasuna ahaztu gabe, gure sentimenduek egiten bait gaituzte aske. Eta horixe izan nahi dute, hain zuzen ere, Lurrek eta Odeik, libre, nahi duten hori adierazi, bizi eta sentitzeko, inposaketa eta etiketa sexistarik gabe mundu aske batean.

Aktoreak: Olatz Pagalday eta Jon Iñaki Zubiaga (Osoron)

Zuzendaria: Galder Perez

Iraupena: 50 min.

Adina: 6 urtetik aurrera

Sarrera: 2€, bazkideak doan