
Egondakoak
Ekitaldiak zerrenda nabigazioa
"ERAITSI S.L." “Zaharra eraitsi, berria eraiki” ¿Nola suntzitzen da plaza bat? ¿Zerk sortzen du plaza bat? Espazio publikoa eta jolasaren inguruan hausnartzen duen adin guztientzako kale ikuskizuna. Goitibera teatroaren eskutik. Euria bada emanaldia Plazabarripean izango da.
Informazio gehiago"JOSEPHINE FOSTER / MAHL KOBAT" Josephine Foster, Coloradon jaiotako abeslari multiinstrumentista eta konpositorea da. Bere abestiek, folk jatorrikoak, sarritan musika logika tradizionala desafiatzen dute, diseinu harrigarriekin eta ukitu ludiko batekin. Mahl Kobat, Beñat Bidegain ondarrutarraren bakarko proiektua da. Musika zein hitz gordinak ditu “Zelan apurtu pertsona bat” bere lehen diskoan. Sarrera 6 € / bazk. [...]
Informazio gehiago"URAREN INDARRA: Merindadeko boluak, olak eta handikiak Antsotegitarren argitan" Hareen izenak sarritan entzun doguzan arren badakigu zelan aberastu zirean gure inguruko handikiak? Antsotegitarren maiorazgoa atxakia merindadeko olen eta erroten gorabeherak adituten emoteko berbaldia. Hasiera: Antsotegin bertan Izen-ematea: apirilaren 11ra arte 640 290 964
Informazio gehiago"MURSEGO" Maite Arroitajauregi Mursegok, Markos Gimenoren palindromoetan inspiratutako musika-piezak jotzen ditu. Kontzertu berezi eta paregabea, non Mursegoren biolontxeloa eta ahotsak erakusketaren funtsarekin bat egiten duten.
Informazio gehiago"ANTE + ESANEZIN" 20:00 Ante Iban Urizar Amorante, abeslari eta musikariaren eta Adriano Galante abeslari eta idazlearen proiektua da. Bi musikarien arteko elkarrizketa bizia, egile-kantagintzatik, hip-hop abstraktutik edo ahots-abangoardiatik abiatuta generoak gurutzatuz gauzatutakoa. 21:30 Esanezin Ianire Aranzaberen proiektu musikala da, Arri Iraetak, Iñigo Asensiok eta Ander Zubillagak lagunduta. Proiektua, pop doinuen ingurukoa da nagusiki, [...]
Informazio gehiago"MENOPAUSIA" MENOPAUSIARI buruzko hitzaldia. Sarrera librea edukiera bete arte. Antolatzailea: Berdintasun batzordea
Informazio gehiago"ABERE BA" Hitz jolasak, umorea...“Apo zopa”, “afari jirafa”, “asto hotsa”... Euskaraz palindromo labur ugari aurkitu daitezke elkarlanean. Adina: LH 4-5-6 Izen-ematea: martxoaren 21era arte 640 290 964 edo kulturgunea@uhagon.com Aforo mugatua
Informazio gehiago"LIBERTIMENDUA ANTZERKI-IKASTAROA" Nafarroa Beherako libertimenduari hurbilketa bat Ximun Fuchs-ekin 29 zapatua: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00 30 domeka: 10:00-14:00 Non: Uhagonen Izen-ematea: 652761754 Prezioa: 10€ Antolatzailea: Abarka antzerki-taldea
Informazio gehiago"MARKOS GIMENOREN KARTELETRAK" Erakusketa honek Markos Gimenok sortutako palindromoetatik abiatuta egindako kartelak biltzen ditu, eta Joseba Sarrionandiak erreplika literarioa ematen dio palindromo bakoitzari. Esaldi alderantzigarriak dira palindromoak. Hau da, ezkerretik eskuinera eta eskuinetik ezkerrera berdin irakurtzen diren esaldiak. Zabalik apirilaren 11ra arte
Informazio gehiago"MANOLOGO" Irantzu Varelaren ikuskizun berria da solilokio komiko bat eta, emakumeentzat indarkeria, misoginia eta maskulinitatea besterik eskaintzen ez duen mundu honetan, bakeaz eta adeitasunaz zein gogaituta dagoen azaltzen du. Adina: +18 urte Sarrerak: kulturgunea@uhagon.com / 640 290 964
Informazio gehiago"ARAT" Sormen lantegiaren eskutik Ordua: 11:00etatik -12:30era Norentzat: 4 urtetik aurrerakoentzat Izen-ematea: 646 799 026 (Mikele) Beldur gabe sortzeko arropa aproposa ekarri
Informazio gehiago"EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA" Emakumeentzako* kafe-tertulia: Markina-Xemeingo egoera feminismotik.
Informazio gehiago"PLEIBAK" Musikak, bertsoek eta literaturak elkarrizketa berezi bat sortuko dute eszenatokian. Testua: Miren Amuriza Musika: Miren Narbaiza Mice Kantuan: Nerea Ibarzabal eta Uxue Alberdi Sarrera 5 € / bazkideek 3 €
Informazio gehiago"NORNANI" Sormen lantegiaren eskutik Ordua: 17:00etatik -18:30era Norentzat: 4 urtetik aurrerakoentzat Izen-ematea: 646 799 026 (Mikele) Beldur gabe sortzeko arropa aproposa ekarri
Informazio gehiago"IKIERA" Sormen lantegiaren eskutik Ordua: 11:00etatik -12:30era Norentzat: 4 urtetik aurrerakoentzat Izen-ematea: 646 799 026 (Mikele) Beldur gabe sortzeko arropa aproposa ekarri
Informazio gehiago"HITZ ESANA" Poesia errezitaldi bat da, poesia modu zehatz bat, alderantziz adierazteko idatzitako poesia, errepikapenari, erritmoari eta hitzen zentzuari arreta berezia eskaintzen diona. Mejillon Tigre kolektiboa Sarrera 3€ / bazkideek doan
Informazio gehiago"AUZOAN GORA ETA BEHERA, DANTZA DA NIRE IBILERA" Arkitektura eta bizikidetza, gorputza eta dantza. 1-Tailerra: 4 eta 6 urte bitarteko umeentzat eta guraso edo tutoreentzat. 2-Tailerra: 7 eta 9 urte bitarteko umeentzat eta guraso edo tutoreentzat. Aforo mugatua Izen-ematea: 640 290 964 otsailaren 13ra arte
Informazio gehiago"DANTZA-BERMU" Dantzatzera animatu eta ondo pasatzeko gonbidapena, inguruko dantza ikasleekin. Salsa, bachata, lindy, txa-txa-txa...
Informazio gehiago"OLATZ GARCIA-ERGUIN QUARTET" Kontzertu honetan The standars of my childhood lehen diskoko kantu batzuk eta beste zenbait jazz-kantu joko dituzte: funk, swing eta bossa erritmotan. Sarrera: 5 € / bazk. 3 €
Informazio gehiago"MIÑAN" Miñan antzezlana Markina-Xemeinen otsailaren 1ean. Sarrerak salgai abenduaren 9tik aurrera udaletxeko harrerako kutxazainean.
Informazio gehiago"BATETIK BESTERA" Haurrei eta familiei zuzendutako ekimen eszeniko-musikala da. Musika, umorea, antzerkia eta poesia uztartzen dituen sorkuntza originala. Proposamen garbi, txukuna eta oso dibertigarria! Txorien migrazioen bidez giza migrazioen gainean ausnartuko dugu. Abestiek gure ingurumenaren ezagutza, babesa eta maitasuna sustatzen dituzte eta elkartasuna, elkarbizitza, kulturartekotasuna balorean jartzen dituzte. “Eki arrano arrantzalea (eta arrain arranozalea)”, [...]
Informazio gehiago