
Egondakoak
Ekitaldiak zerrenda nabigazioa
"ARGILUNAK" Argilunak diziplinarteko kale emanaldi bat da, Dolu prozesu batetik sortu dena. Dantza eta ikusentzunezkoak uztartuz, bizitzaren izaera dualak sinbolizatzen dituen tentsio globalen gaineko diziplinarteko errepresentazioa garatu da. Komorebi Produkzioaken eskutik. Euria egiten badu, emanaldia izango da frontoi txikian.
Informazio gehiago"BIRAKOLORE" Basiliok eta Valeriak ekitea erabaki dute: lorez betetako orgatxoarekin, herriko kaleetan zehar gidatuko gaituzte, bizitza landotuz, haziak banatuz eta poesia ereinez. Belaunaldien arteko topaketa samurra da. Zurrunka teatroaren eskutik.
Informazio gehiago"HIL DA JAINKOSA" Denok diseinatu nahi dugu gure bizitzaren agurra. Gogoratuak izan nahi dugu. Barre eta hausnarketa artean, tradizioak zalantzan jartzen dituzte bi emakumeek eta, azkenean, gure ondarearekin gehiegi obsesionatuta ote gauden galdetzen diote haien buruari. Antzezleak: Nerea Gartzia - Ainhoa Etxebarria.
Informazio gehiago"AZAZKALETAN GERATZEN DENA" Azazkaletan geratzen dena oturuntza bat da, zikintzea aldarrikatzen duen errituala, eskuekin jatea derrigorrezkoa den ospakizun bat. Antzerkia eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna eskualdeko Hembrax kolektifen eskutik.
Informazio gehiago"BIRAKOLORE" Basiliok eta Valeriak ekitea erabaki dute: lorez betetako orgatxoarekin, herriko kaleetan zehar gidatuko gaituzte, bizitza landotuz, haziak banatuz eta poesia ereinez. Belaunaldien arteko topaketa samurra da. Arkupean hasita. Zurrunka Teatroa
Informazio gehiago"HAIZEA MARTIARTU 4TET" Haizea Martiartu saxofoi-jotzaile markina-xemeindarrak jazzaren soinu tradizionalak eta euskal sustraiak uztartzen dituen errepertorio musikala eskainiko digu. Berarekin batera: Paul Gurpegui (bateria), Vicente Marin (pianoa) eta Hector Tejedo (kontrabaxua). Markina-Xemeingo 7. Jazzaldia
Informazio gehiago"LLUIS COLOMA TRIO" LLuis Colomak (pianoa), Manolo Germán (kontrabaxua) eta Arnau Juliá (bateria), energiaz eta erritmo biziz beteriko kontzertua eskainiko dute. Blues, Jazz edota Boogi Woogi soinuak espazio berriak aztertzeko abiapuntua dira. Markina-Xemeingo 7. Jazzaldia
Informazio gehiago"MAITE RUIZ DE ERENTXUN" Maite Ruiz de Erentxun jazza eta euskal tradizioa uztartzen dituen soinujole lekeitiarra da. Kontzertua bidaia bat da: euskal kulturaren ospakizunetik abiatzen dena, kultura berriak ezagutzeko desira adierazten duena, mugimendua daukana... Zazpikote honekin, jazz fresko eta malguaz batez gozatuko dugu. Markina-Xemeingo 7. Jazzaldia
Informazio gehiago"BROKEN BROTHERS BRASS BAND" Iruñeko kaleetan jaiotako Broken Brothers bandak New Orleanseko kale-taldeen egungo eta ohiko soinua dakar. Askotariko estiloa daukate: jazz garaikidea, rapa eta gospela gure kaleetako bizitza islatzen duten kantuekin. Markina-Xemeingo 7. Jazzaldia
Informazio gehiago"KARMEN EGUNEKO BERTSO-SAIOA" Bertsolariak: Eli Pagola, Sustrai Colina, Iruri Altzerreka eta Unai Iturriaga. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal. Antolatzailea: Markina-Xemeingo Bertso-eskola.
Informazio gehiago"TITU, BA!" Markina-Xemeinen jardun feminista indartzeko topaketa.
Informazio gehiago"OIHAL ETA TRAPEZIO-IKASLEEN ERAKUSTALDIA"
Informazio gehiago"XEMEIN ABESBATZA & XEMEINGO GAZTE AHOTS ABESBATZA" Piano jolea: Mikel Ansola Euria bada Mesedetako elizan izango da kontzertua. Xemein abesbatza
Informazio gehiago"KRARK" Ordua: 11:00-12:30 Norentzat: 4 urtetik aurrerakoentzat Izen-ematea: 646799026 Beldur gabe sortzeko arropa aproposa ekarri Sormen lantegia
Informazio gehiago"DANTZA-IKASLEEN ERAKUSTALDIA" Dantza Hastapena, Dantza Tailerra eta Dantza Modernoa. Ostean, Saloi-dantzak eta Lindy Hop. Euria bada Plazabarripean izango da emanaldia.
Informazio gehiago"SORMEN LANTEGIA" ikasturte amaierako erakusketa Uhagoneko Erakusketa Gelan. Ordua: astelehenetik barikura: 11:30-16:30 Zapatua 10:00-13:00
Informazio gehiago"BETI ESKAMAK KENTZEN" Antzerki-ikasleen erakustaldia. Arretxinagako zubian. Euria bada Plazabarripean izango da emanaldia.
Informazio gehiago"DANTZA-BERMU" Dantzatzera animatu eta ondo pasatzeko gonbidapena, inguruko dantza ikasleekin. Salsa, bachata, lindy, txa-txa-txa…
Informazio gehiago"TOPONIMIA EUSQUÉRICA EN EL MUNDO" Euskararen antzinakotasuna eta zabalera. Noiztik berba egiten da euskaraz? Non egin izan da berba euskaraz? Euskararen historia aztertzeko datu barri harrigarriak proposatzen dira. Jose Mari Ugaldea Duraldek, liburuaren egileak, galdera horien azalpenak emango dizkigu.
Informazio gehiago"GORABIDE & IZARBIDEAN" Bi talde horietako partaideek egindako arte-lanen erakusketa Uhagoneko Erakusketa Gelan. Ordutegia: astelehenetik barikura 11:30-16:30 zapatua 10:00-13:00
Informazio gehiago"HARROTASUN EGUNA" Ekainaren 28aren antolaketari begirako bilera irekia. Lea Artibai eta Mutrikuko Desbiauk
Informazio gehiago