Sagutxo Tuntuna
Sagutxo tuntuna
Ume txikientzako ikuskari honek teatroa, marioneta, musika klasikoa eta dantza ditu osagai.
Juan Kruz Igarabidek moldatu du testua haur literatura errusiarraren aintzindaritzat hartzen den Samuil Marshak-en “Sagutxu Tuntuna” ipuinetik abiaturik.
Pase eskolarrak. (20 minituko pase bereziak, 3-6 urte bitarteko umeentzat)
Sinopsia:
Istorioa Errusiako etxalde baten gertatzen da, animaliek ilunabarra iritsitakoan lotara joan nahi dutenean. Denak logura dira eta Sagu andereak bere semetxoa kulunkatzen du sehaska-kanta bat abesten dion bitartean, baina honek ez du lokartzeko gogorik eta sagu amak etxaldeko beste animaliengana jo behar du bere txikitxoa lokarraraz dezaten…
Fitxa Artistikoa:
MUSIKA: Dimitri Shostakovich
TESTUA: Juan Kruz Igerabide
ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: Maider López.
ZUZENDARITZA ESZENIKOA: Elena Bezanilla
KOREOGRAFIA: Inalvis Pando
INTERPRETEAK: Carmen Martínez (zeharkako txirula), Izadi Vélez de Mendizabal (fagota), Elena Arboníes (klarinetea), Maider López (biola eta ahotsa), Ainhoa Pineda (aktorea)
TXOTXONGILO ETA KARAKTERIZAZIOA: Anita Maravillas Taller
ESZENOGRAFIA: Gorka Flores Ormaetxea
JANTZIAK: Nati Ortiz de Zarate
DISEINU GRAFIKOA: Estudio Moriskette
ARGAZKIAK: David Herranz
EKOIZPENA: Loraldia Festibala, Bapo Bapo produkzioak eta PANTZART
Informazio gehiago:
https://pantzart.org/eu/ikuskizunak/sagutxo-tuntuna/
Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=H7Uh_JLyrfE