Lan-deialdia: zerbitzari bila gabiltza!
Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2026/04/13 - 2026/04/25
“Lan-deialdia: zerbitzari bila gabiltza!”
Kaixo!
Etorkizun hurbilean aldaketak datoz gure kulturguneko tabernan, eta gure proiektuaren parte izateko zerbitzari bila gabiltza. Horrez gain, lan-poltsa osatzea ere bada gure asmoa, aurrera begira sor daitezkeen beharrei erantzuteko.
Zer bilatzen dugu?
● Tabernan edo ostalaritzan aritzeko gogoa
● Esperientzia izatea baloratuko da (baina ez da derrigorrezkoa)
● Euskaraz moldatzeko gaitasuna
● Jarrera ekintzailea, arduratsua eta harremanetarako gaitasuna
● Asteburuetan eta ekitaldietan lan egiteko prestasuna
● Kulturarekiko sentsibilitatea
Zer eskaintzen dugu?
● Giro atsegin eta euskalduna
● Norberaren ametsei leku egiteko proiektua
● Ordutegi malguak, ekitaldien arabera
● Talde dinamiko baten parte izatea
● Lan-poltsan sartzea, etorkizuneko deialdietarako
Nola eman izena?
Interesa baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: uhagonkultura@gmail.com edo tabernara ekarri. Entregatzeko epealdia apirilaren 13tik 25era.