Kale gorrian
Kale gorrian (Barsanti antzerki konpainia)
Edadeko bikote bat etxerik gabe geratzear dago. Berrogei urtez bizi izan dira etxe horretan, auzo horretan, eta, gaur, ezkondu ondoren erosi zuten pisua betirako uzteko unea iritsi da.
Polizia beren balkoiaren azpian dago, gunea inguratuta dute, eta epailearen agindua betetzeko prest daude. Auzokideak etxe inguruan batu dira, egoera horren lekuko izan eta, beharbada, kexatzeko. Ikusiko dugu azkenean nola amaitzen den kontua. Justizia egingo al da?
Aktoreak: Juanjo Otero, Aritza Rodríguez eta Pako Revueltas
Zuzendaria: Pako Revueltas
Maskarak: Gorka Aguirre Studio FX
Jantziak: Enriqueta Vega
Argazkiak: Pedro Arregui
Ekoizpena: Nuria M.Cres, MAMA Crea SL
Iraupena: 60′
“Epaimahaiaren aipamen berezia” 2018ko Umore Azokan (Leioako kaleko artisten azoka)
Antolatzaileak: Uhagon Kulturgunea, Markina-Xemeingo Udala
Laguntzailea: Eusko Jaurlaritza (Kale Antzerkia Bultzatuz)