
JOSEPHINE FOSTER / MAHL KOBAT
Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2025/05/09 - 20:00 - 22:30
“JOSEPHINE FOSTER / MAHL KOBAT”
Josephine Foster, Coloradon jaiotako abeslari multiinstrumentista eta konpositorea da. Bere abestiek, folk jatorrikoak, sarritan musika logika tradizionala desafiatzen dute, diseinu harrigarriekin eta ukitu ludiko batekin.
Mahl Kobat, Beñat Bidegain ondarrutarraren bakarko proiektua da. Musika zein hitz gordinak ditu “Zelan apurtu pertsona bat” bere lehen diskoan.
Sarrera 6 € / bazk. 4 €
