Elena Setien
Elena Setien
Ia 20 urtez atzerrian bizi ostean, bere jaioterrira, Donostiara, bueltatu da Elena Setien. 13 urte Danimarkan egin ditu eta bertan ospe handia lortu du, herrialde horretan jazz alternatiboaren erreferentzietako bat izatera heldu arte.
Urte horietan bost disko propio editatu ditu, kantautore, abeslari, inprobisatzaile eta arreglista lanak eginez. Bost lan horietatik lauk, Danimarkako Grammy sarietan izendapenak lortu zituzten 2008, 2009, 2012 eta 2013an eta gainera “Temporaly Out of Order” diskoak Danimarkako Arteen Ministerioaren saria jaso zuen 2009an.
Orain, “Another Kind of Revolution” izenburua duen azken lana aurkezten dator gurera, hirukote formatuan, Mikel Azpiroz pianoan eta Karlos Aranzegi baterian lagun dituela
Elenaren musikan, ñabarduraz beteriko konposizioak aurki ditzakegu, pop kutsua bai baina esperimentazioa eta inprobisazioa ere ba
Kontzertua Uhagon kulturguneko terrazan izango da. (Eguraldi txarra balego, barruan)