Ekitaldiak kargatzen

ARTXIBO BILUZIA

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2024/09/21 - 19:00 - 21:00

“ARTXIBO BILUZIA”

Konferentzia performatiboa, dokumentu-antzerkia eta umorea uztartzen dituen pieza eszenikoa da Artxibo biluzia. Bi aktore ikusiko ditugu eszenan, publikoarekin elkarrizketan, ikerketa bat abiatzen, dokumentu bat akzio fisikoaren pizgailua izan daitekeen frogatu nahian.

Metrokoadroka kolektiboaren eskutik

Sarrera 6 € / bazkideek 4 €