Apaiz kartzela
“Apaiz kartzela”
Bidaia erreal bat egoera itxuraz irreal batean. 1968-1976 aldian Zamorako apaizen kartzelan preso egon ziren lau apaiz presondegira itzultzen dira. Apaiz horietako batzuek hamar urtetik gorako zigorrak jaso zituzten frankismoaren errepresioa salatzen zuten sermoiengatik. Konkordatu-kartzela hori Francok berak sortu zuen, Vatikanoarekin sinatutako Konkordatua baliatuta. Abadeentzako kartzela bakarra izan zen munduan.
Bidaia hau ezohikoa da, ez baita normala izaten norbera kondenatuta egon den kartzela bisitatzeko aukera izatea. Madril, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko 53 abadek espetxe horretara egindako nahitaezko lekualdaketan jasan zuten bidaia errealaren istorioa kontatzeko zubia da. Oraindik ere ezezaguna den istorio hori berreskuratzeko bidaia. Ahanzturaren aurkako bidaia.
- Zuzendariak: Ritxi Lizartza, David Pallarès, Oier Aranzabal
- Ekoizpena: Ritxi Lizartza
- Ekoizpen eragilea: Ritxi Lizartza
- Jatorriko ideia: Javi Barajas
- Gidoia: Martin Etxeberria, Xabier Etxeberria, Jon Mikel Aldanondo, Mielanjel Elustondo
- Argazkia: Fernando Sa Casado
- Musika: Joserra Senperena
- Muntaketa: Maialen Sarasua Oliden
- Soinu-ingeniaria: Haimar Olaskoaga
- Hizkuntza:euskara, gaztelania, katalana, galiziera, ingelesa, frantsesa, nederlandera
- Iraupena: 85 minutu
Sarrera: 5€. Aurrez salgai Uhagoneko kafetegian. Egunean bertan, aretoan.
Zinemaren lagunak, Uhagon kulturgunea, AEK (Korrika kulturala)