
ANTE + ESANEZIN
Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2025/04/04 - 20:00 - 23:00
“ANTE + ESANEZIN”
20:00 Ante
Iban Urizar Amorante, abeslari eta musikariaren eta Adriano Galante abeslari eta idazlearen proiektua da. Bi musikarien arteko elkarrizketa bizia, egile-kantagintzatik, hip-hop abstraktutik edo ahots-abangoardiatik abiatuta generoak gurutzatuz gauzatutakoa.
21:30 Esanezin
Ianire Aranzaberen proiektu musikala da, Arri Iraetak, Iñigo Asensiok eta Ander Zubillagak lagunduta. Proiektua, pop doinuen ingurukoa da nagusiki, baina musika-erreferentzia berriei ateak itxi gabe.
Sarrera 7 € / bazk. 5 €
