Agur eta Dolore
Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2018/12/16 - 18:30 - 19:00
Agur eta Dolore (kamikaz kolektiboa, Ttak teatroa)
Zu eta ni. Bidegurutzean bi harri-koxkor. Nola egin aurrera? Noruntza jo?
Mirenek eta Iraiak, Iraiak eta Mirenek, taula gainean duten poderioa argi ikusten da lan honetan. Amancayren zuzendaritzapean, lan borobila. 20 minituak bete bete egiten dituzte. Ikusi beharrekoa.
Pabellon 6-eko antzerki laburren jardunaldietan “Kriseilu saria” jaso zuen.
Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iraia Elias
Zuzendaria: Amancay Gaztañaga
Iraupena: 20 min.