El orden divino
Non: Esperantza aretoan Noiz: 2021/03/06 - 18:30 - 20:00
El orden divino
Nora, Suitzako herri txiki baten bizi den emakume bat da. Bere senarraren eta aitaginarreba misoginoaren menpe bizi da baina azkenaldian, bere etxekoandre papera eta beste hainbat gauza zalantzan jartzen hasi da.
Beste emakume batzuekin batera, greba bat hasi du Norak, emakumeen boto eskubidea lortzeko.
Zaila da sinistea munduko herrialde garatuenetako batek, emakumeei botoa ukatu izana 1971ra arte. Herrialdeko kantonamenduetan, gainera, ezin izan zuten bozkatu 1991ra arte. Suitza izan zen emakumeek boto eskubidea lortu zuten Europako azken herrialdea.
Zuzendaria: Petra Biondina Volpe
Urtea: 2017
Iraupena: 96 min.
Sarrera: 5€ (Uhagoneko tabernan salgai, martxoaren 1etik aurrera)
Antolatzailea: Zinemaren Lagunak