Ekitaldiak kargatzen

Muga “Anfetamiña”

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2020/01/25 - 19:00 - 20:00

Muga

Xabier Montoiaren Anfetamiña (Susa, 1983)   poema liburuari musika jartzeko Alberto Gonzalezek (Aterkings,  6nemen9 eta Uler-600 taldeetan ibilitako musikariak) sortutako proiektua da Muga. Musikari beteranoek osatutakoa, 6Nemen9, , Cancer Moon, Los Clavos, El Inquilino Comunista, Gringo, Arana moduko taldeetan ibilitakoak.  Egitasmoan J.A. Areta Goñi “Juxe” argazkilariak ere hartzen du parte.

Taldearen lehen diskoak zortzi abesti biltzen ditu, ildo ezberdinetakoak: badira rock alternatiboko aleak, eragin velvetiarrak dituztenak, une pop zaleak eta pasarte anbientalak. Halaber, Fermin Muguruzak ahotsa jarri dio liburuko poema ezagunenari, “Batzuentzat”, zeinean berarentzat historia David Bowiek ilea moztu zuen egunean hasi zela zioen Montoiak.

Ahotsa: Itziar Beristain

Gitarra: Alberto Gonzalez (Aterkings,  6nemen9 eta Uler-600)

Baxua: Iñigo Romera  (Cancer Moon, Los Clavos, Cujo, El Inquilino Comunista, Basurita…)

Bateria: Iñigo Egillor bateria, (Gringo Arana, Billy Bao…)

Argazkiak: J.A. Areta Goñi “Juxe”

Muga (Gaztelupeko hotsak)