Ekitaldiak kargatzen

Erlauntza

Non: UNI frontoian Noiz: 2019/03/17 - 20:00 - 21:00

ERLAUNTZA (Vaiven podukzioak)

ERLAUNTZA : Malkoak eta irriak baimenik gabe nahasten diren komedia mikatza

Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai…

Asteburu “eroa”  izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat.  Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira…

Fitxa Teknikoa:

  • Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Testua eta Zuzendari Laguntzailea: Kepa Errasti
  • Eszenaratze Espazioa: Fernando Bernués
  • Eszenografia eta Atrezzoa: Edi Naudó
  • Argitazpen Diseinua: Andoni Mendizabal
  • Argazkia: David Salvador/Javier Gómez Zapiain
  • Aktoreak: Itziar Atienza, Sara Cozar, Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Leire Ruiz, Naiara Arnedo
  • Ekoizpen Zuzendaria: Ana Pimenta
  • Ekoizpen Exekutiboa: Monika Zumeta
  • Zuzendaritza Teknikoa eta Soinua: Iñigo Lacasa
  • Argiztapena: Andoni Mendizabal
  • Administrazioa: Izaskun Imizkoz
  • Grafika: Antza

https://www.eitb.eus/es/cultura/videos/detalle/5729525/proximo-estreno-obra-teatro-erlauntzael-enjambre/

Antolatzailea: Markina-Xemeingo AEK (KORRIKA KULTURALA)

Laguntaileak: Markina-Xemeingo udala eta Uhagon kulturgunea

Sarrera: 12€. Korrika laguntzaileak, 10€

Sarreren aurresalmenta: MArkina-Xemeingo Alarabi belar-dendan eta Korrika-dendan (Guen Kalea, 5) eta Ondarroan Ateun harategian.
Egunean bertan, 17an, iluntzeko 18:30etik aurrera frontoiko lehiatilan.

Oharra: 18 urtetik gorakoentzat