Neguari ongi etorri azoka
Neguari ongi etorri azoka
11:00etatik aurrera azoka bat egongo da Uhagon kanpokaldean, publiko guztiei irekita baina bereziki familiei zuzendua.
11:00-12:00 Aurkezpen antzerkia eta Txondorrera ibilbide gidatua. Pertsonai berezi batzuen eskutik, uhagonetik txondorrerainoko ibilbidea egingo dugu, azoka aurkeztu eta hainbat kontu kontatuko dizkigute, besteak beste, ikazkinei buruz…
12:00-14:00 Erakustaldiak eta tailerrak: Zeramika, txalaparta eta egur taila
Zeramika: buztinarekin bakoitzak nahi dutena sortzeko aukera egongo da. Buztinez egindako pegarra batzuk ikusgai egongo dira.
Txalaparta: ikusi, entzun eta txalaparta jotzen ikasteko aukera ere egongo da.
Egur taila: egurra eskuz nola lantzen dan ikus ahal izango dugu. (erakustaldia bakarrik)
Goiz osoan zehar: Animalien erakusketa, gaztaina erreak…