Maraya Zydeco Trio
Maraya Zydeco Trio
María Álvarezek Supermanek berak ere baduen ezaugarri garrantzitsu bat du: bihurtzeko boterea.
Gijóngo La Calzada langile-auzokoa, María ikasle bikaina izan zen, txikitatik, eta eskolan nahiz kontserbatorioan nota onak atera zituen. Musika klasikoari eskainitako nazioarteko lehiaketak irabazi zituen.
Bidean, baina, ohartu zen zerbait basatia zeramala barruan, eta atera egin behar zuela. Maríak soinua beraren blues eta zydeco ikuspegia aurkezteko hartzen duenean, deabruak hartuta bezala jotzen du, beraren arima Asturiaskoa barik New Orleansekoa balitz bezala.
Egun, Europako soinujole onenetakotzat eta blues-jotzaile paregabetzat jotzen da. Taldean, Michael Lee Wolf produktore/konpositoreak abestu eta gitarra jotzen du, eta New Yorkeko Ethan Winogrand jazzman beteranoa, berriz, bateriaz arduratzen da.