Ekitaldiak kargatzen

LEO MINAX (laukotea)

Non: Noiz: 2026/10/04 - 18:30

“LEO MINAX (laukotea)”

Leo Minax brasildar musikaria Uhagonera dator urriaren 4an, bere azken konposizioak aurkeztera. Berarekin izango dira Borja Barrueta bateria-jotzailea, Germán Kucich pianista eta Darío Guibert kontrabaxua; Jazzaren eszenako hiru musikari nabarmen.

Minax bere belaunaldiko Brasilgo kantautore eta konpositore interesgarrienetako bat da. Madrilen bizi da urte askoan, eta hamaika disko argitaratu ditu Espainian, betiere inprobisazioari, freskotasunari eta esperimentazioari tarte handia eginez.

Bere musikak erritmo aberatsak, melodia originalak eta interpretatzeko askatasuna uztartzen ditu, baina bereziki nabarmentzekoak dira kantuen testuen sormena eta izaera poetikoa. Bere abestiak Jorge Drexler, Ximena Sariñana, Joyce eta Steen Rasmussen artistek ere grabatu dituzte, eta eszenatokia partekatu du, besteak beste, Javier Ruibal, Iván Ferreiro, Miguel Ríos eta Miguel Povedarekin.

Duela gutxi Toninho Horta brasildar musikari handiarekin batera EP bat argitaratu du, eta beste bi disko prestatzen ari da. Horietako batean, Suso Saiz espainiarrak ekoizle lanak egingo ditu; Saizek Minaxen aurreko hamaika diskoetatik bost ekoitzi ditu.

Hona zenbait kantu:

BARCO BÊBADO  (Leo Minax & Chico Amaral)

RODOPIO  (Leo Minax & Bispo Filho)

GRAN VÍA  (Leo Minax & Bispo Filho)

ALQUIMIA  (Leo Minax & Bispo Filho)

www.leominax.com