BEHI BI BLUES
Non: Noiz: 2026/09/05 - 13:00
“BEHI BI BLUES”
Irailaren 6 eguerdian Behi Bi Blues bikoa Domeka Musikatuetan ariko da Uhagon Kulturgunean, Markina-Xemeinen. Emanaldia 13.00etan hasiko da.
2013an sortutako euskal blues musika bikotea hau, herrian apopillo hartu dugun Gaizka Azkaratek (Soraluze) eta Unai Azkaratek “Azkaiter Pelox” (Bergara) osatua. Gitarra, ahotsa eta aho-soinua (harmonika) uztartzen dituzte formatu txikian, eta beren abestietan blues doinuak entzun ditzakegu, funk zein bossa nova ukituekin.
Domeka Musikatuen ekimen arrakastatsuaren kontsolidazio ekitaldia izango da.
Gure igandetako meza partikularra:
musika, bermuta eta kroketak.