
Egondakoak
Eventos Lista de Navigation
"AZAZKALETAN GERATZEN DENA" Azazkaletan geratzen dena oturuntza bat da, zikintzea aldarrikatzen duen errituala, eskuekin jatea derrigorrezkoa den ospakizun bat. Antzerkia eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna eskualdeko Hembrax kolektifen eskutik.
Más Información"BIRAKOLORE" Basiliok eta Valeriak ekitea erabaki dute: lorez betetako orgatxoarekin, herriko kaleetan zehar gidatuko gaituzte, bizitza landotuz, haziak banatuz eta poesia ereinez. Belaunaldien arteko topaketa samurra da. Arkupean hasita. Zurrunka Teatroa
Más Información"HAIZEA MARTIARTU 4TET" Haizea Martiartu saxofoi-jotzaile markina-xemeindarrak jazzaren soinu tradizionalak eta euskal sustraiak uztartzen dituen errepertorio musikala eskainiko digu. Berarekin batera: Paul Gurpegui (bateria), Vicente Marin (pianoa) eta Hector Tejedo (kontrabaxua). Markina-Xemeingo 7. Jazzaldia
Más Información"LLUIS COLOMA TRIO" LLuis Colomak (pianoa), Manolo Germán (kontrabaxua) eta Arnau Juliá (bateria), energiaz eta erritmo biziz beteriko kontzertua eskainiko dute. Blues, Jazz edota Boogi Woogi soinuak espazio berriak aztertzeko abiapuntua dira. Markina-Xemeingo 7. Jazzaldia
Más Información"MAITE RUIZ DE ERENTXUN" Maite Ruiz de Erentxun jazza eta euskal tradizioa uztartzen dituen soinujole lekeitiarra da. Kontzertua bidaia bat da: euskal kulturaren ospakizunetik abiatzen dena, kultura berriak ezagutzeko desira adierazten duena, mugimendua daukana... Zazpikote honekin, jazz fresko eta malguaz batez gozatuko dugu. Markina-Xemeingo 7. Jazzaldia
Más Información"BROKEN BROTHERS BRASS BAND" Iruñeko kaleetan jaiotako Broken Brothers bandak New Orleanseko kale-taldeen egungo eta ohiko soinua dakar. Askotariko estiloa daukate: jazz garaikidea, rapa eta gospela gure kaleetako bizitza islatzen duten kantuekin. Markina-Xemeingo 7. Jazzaldia
Más Información"KARMEN EGUNEKO BERTSO-SAIOA" Bertsolariak: Eli Pagola, Sustrai Colina, Iruri Altzerreka eta Unai Iturriaga. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal. Antolatzailea: Markina-Xemeingo Bertso-eskola.
Más Información"TITU, BA!" Markina-Xemeinen jardun feminista indartzeko topaketa.
Más Información"OIHAL ETA TRAPEZIO-IKASLEEN ERAKUSTALDIA"
Más Información"XEMEIN ABESBATZA & XEMEINGO GAZTE AHOTS ABESBATZA" Piano jolea: Mikel Ansola Euria bada Mesedetako elizan izango da kontzertua. Xemein abesbatza
Más Información"KRARK" Ordua: 11:00-12:30 Norentzat: 4 urtetik aurrerakoentzat Izen-ematea: 646799026 Beldur gabe sortzeko arropa aproposa ekarri Sormen lantegia
Más Información"DANTZA-IKASLEEN ERAKUSTALDIA" Dantza Hastapena, Dantza Tailerra eta Dantza Modernoa. Ostean, Saloi-dantzak eta Lindy Hop. Euria bada Plazabarripean izango da emanaldia.
Más Información"SORMEN LANTEGIA" ikasturte amaierako erakusketa Uhagoneko Erakusketa Gelan. Ordua: astelehenetik barikura: 11:30-16:30 Zapatua 10:00-13:00
Más Información"BETI ESKAMAK KENTZEN" Antzerki-ikasleen erakustaldia. Arretxinagako zubian. Euria bada Plazabarripean izango da emanaldia.
Más Información"DANTZA-BERMU" Dantzatzera animatu eta ondo pasatzeko gonbidapena, inguruko dantza ikasleekin. Salsa, bachata, lindy, txa-txa-txa…
Más Información"TOPONIMIA EUSQUÉRICA EN EL MUNDO" Euskararen antzinakotasuna eta zabalera. Noiztik berba egiten da euskaraz? Non egin izan da berba euskaraz? Euskararen historia aztertzeko datu barri harrigarriak proposatzen dira. Jose Mari Ugaldea Duraldek, liburuaren egileak, galdera horien azalpenak emango dizkigu.
Más Información"GORABIDE & IZARBIDEAN" Bi talde horietako partaideek egindako arte-lanen erakusketa Uhagoneko Erakusketa Gelan. Ordutegia: astelehenetik barikura 11:30-16:30 zapatua 10:00-13:00
Más Información"HARROTASUN EGUNA" Ekainaren 28aren antolaketari begirako bilera irekia. Lea Artibai eta Mutrikuko Desbiauk
Más Información"LA VEREDITA DE ARTIGAS" Argentinako musika folklorikoarekin gozatzeko, bere sustraia, istorioak, kondairak eta ohiturak. Milonga, tango, bossa nova... Hernán Leiva: gitarra, ahotsa Soledad Mársico: perkusioa, gitarra, ahotsa
Más Información"EUSKALDUNGAK" Zer esango dute euskaldun berri batek eta euskaldun zahar batek euskarari buruz? Aroa Blanco eta Maite Lopezek, euskal kulturaren eta euskararen mundu liluragarrian izandako abenturak eta harriabarrak kontatuko dizkigute. Tautelak Antzerki taldea Sarrera doan
Más Información"ONIKIRIK" Sormen Lantegiaren eskutik Ordua: 11:00 - 12:30 Non: Uhagoneko bilera gelan Norentzat: 4 urtetik aurrerakoentzat Izen-ematea: 646799026 telefonoan Beldur gabe sortzeko arropa aproposa ekarri
Más Información




















