
Egondakoak
Eventos Lista de Navigation
"MAGIA-TAILERRA" Magia-tailerra Uhagonen Oier magoarekin 8 urtetik gorakoentzat. Plaza mugatuak. Izen-ematea: 946166303 irailaren 2tik 12ra. Doan
Más Información"MAGIC DELIVERY" Oier magoaren ikuskizun berria. Gure egunerokoan, oso ohituta gaude etxez etxeko banaketara. Magia dirudi, klik bakar batekin gure etxeetan jasotzen baitugu nahi duguna egun batetik bestera eta, egia esan, ez dago magiatik hain urrun… Eta hori? Zatoz Magic Delivery ikustera eta jakingo duzu! Sarrera 3 € / bazkideek doan Plaza mugatuak aforoa [...]
Más Información"IPURBELTZ" Pertsona bakoitzak kolore desberdin batean ikusten du bizitza, eta askotan ez gara konturatzen besteen koloreak gurea bezain baliagarriak direla. Jolasaren eta umorearen bidez, mundua ikusteko modu ezberdiank erakutsiko dizkigu ikuskizun honek. Ameztu antzerkiaren eskutik. Euria bada Plazabarripean izango da emanaldia.
Más Información"VI. JAZZ JAIALDIA" 27 zapatua 19:30 LAS VULCANIZADAS Vulcanizadas emakumez osatutako banda bizkaitarra da. 2023an haien lehenengo diskoa argitaratu zuten. Blues eta soul-aren artean mugitzen dira. Kemenaren eta etsipenaren artean, barrearen eta negarraren artean. 27 zapatua 21:00 JOSHUA EDELMAN & XABI ARAKAMA Traditions & Tradizioak elkarretaratze bat da, Jazza eta euskal folklorea biltzen dituena. Musika hauek [...]
Más Información"VI. JAZZ JAIALDIA" 26 barikua 19:30 ELKANO BROWNING CREAM Mikel Azpiroz pianista eta organista donostiarrak koordinatuta, Franck Mantegari bateria jotzaile paristarrak eta Dave Wilkinson Bartzelonan bizi den gitarrista britainarrak osatzen dute taldea. Haien estiloa jazzean eta bluesean oinarritzen da, baina muga horiek erraz gainditzen ditu erritmo eta melodia nahasketa indartsu eta hipnotiko batekin, Afrikako erritmoetan, [...]
Más Información"MARGINALIA" Ahaztuta edo gizartetik kanpo sentitzen diren pertsona batzuen bizitzari buruzko dantza zati txikiak dira. Gure inguruan egunero ikusten ditugun istorioak. Konpainia: Ertza dantza taldea Zuzendaria: Asier Zabaleta Dantzariak: Pilar Andrés eta Deissane Machava
Más Información"KARMEN EGUNEKO BERTSO-SAIOA" Bertsolariak: Aitor Mendiluze Iker Zubeldia Aissa Intxausti Oihana Bartra Gai-jartzailea: Amaia Errasti Lizarzaburu
Más Información"DESIDERATA" Desiderata, liburuak dira ospital honetako gaixoak. Sendabidea irakurketaren eta hausnarketaren bidez gauzatzen da. Oso proposamen erakargarria da familia guztientzat, eta merezi du parte hartzea. Konpainia: Mama Crea.
Más Información"KULTURA ANITZEN TOPAKETAK" Hainbat herriren kulturaren zati bat ezagutuko dugu tailerren bidez: Tea Marokoko erara prestatzea eta pastak dastatzea, Afrikako txirikordoak nola egin, nola eraman haurra (Afrikako kultura modua)... Izen ematea: 616305087 (Luz) Antolatzailea: OEE
Más Información"Oihal eta trapezio emanaldia" Euria egiten badu ez da egingo emanaldi hau.
Más Información"SEX SUA" Ligatzeko gogoz zabiltza, baina aplikazioekin ez zara ondo moldatzen? Horien komunikazio kodeak ulertzeko zailtasunak dituzu?... Ikuskizun honek antzerkia, dantza eta musika nahasten ditu. Umorez eta dramaz betetako ikuskizuna Andoni Mutiloaren eskutik.
Más Información"AHANZTURAREN AURKAKO ERREZETAK" Palestinako emakume errefuxiatuekin Libanon sukaldatzen liburuan oinarriturik eta Mohammad Farajallahren sukaldari errefuxiatu palestinarraren eskutik. Menua: Sarrera: Fatoush eta Falafel, Plater printzipala: Magloba eta Postrea: Knafeh. Plaza mugatuak. Izen ematea: ekainaren 19ra arte Uhagonen.
Más Información"DANTZA IKASLEEN EMANALDIAK" Dantza hastapena eta Dantza modernoa. Ostean, Saloi dantza eta Lindy. Euria egiten badu Plazabarripean izango dira emanaldiak.
Más Información"ANTZERKI ESKOLAKOEN EMANALDIA"
Más Información"DIK" Sormen tailerra 4 urtetik aurrerakoentzat. Ordua: 11:00-12:30 Izen ematea: 646799026 (Mikele) Beldur gabe sortzeko arropa aproposa ekarri Antolatzailea: Sormen lantegia
Más Información"MIGUEL ANGEL BILBAO ARETXABALETA: UN PELOTARI VASCO EN LA HABANA" Markina-Xemeingo zesta-puntako pilotari baten eta haren ezkongai kubatarraren arteko gorabeherak, Habanan. Espainiako Gerra Zibilaren hasieraren eta Kubako Iraultzaren garaipenaren artean.
Más Información"Ander Lipus: Antzerkiaren labirintoan I eta II - Antzerkiarentzako leku duin bat. " Sorkuntza kaosa da. Ez dago sorkuntzarik kaosik gabe. Hau esaten digu Ander Lipusek bere liburuan. Aurkezpen-solasaldi honetan sorkuntzaren munduan egin duen ibilbide luzeaz eta aurrera begirako erronkez arituko da gurekin.
Más Información"LEA-ARTIBAIKO FAUNA" Lea-Artibaiko faunari buruzko argazki erakusketa. Argazkiak: Jesus Osa / Jesus Amas Erakusketa zabalik ekainaren 3tik 29ra arte. MAZT
Más Información"EZEZEZ" Unai Madariaga (ahotsa/gitarra), Eneko Ajangiz (gitarra), Alvaro Olaetxea (bateria) eta Mikel Irigoyenek (baxua) osatutako laukotea da EZEZEZ. 2023ko abenduan argitaratu zuten bigarren LPa: Katuzadia. Zuk Zeuk Egin filosofiako militanteak dira eta Viagra Boys edo Idles bezalako taldeen eragina du beraien musikak. Oharra: Euria bada barruan egingo da kontzertua. [...]
Más Información"Verde Prato" Verde Pratoren azken lana da Adoretua. Bere abestietan gai unibertsalak aipatzen ditu, hala nola maitasuna, erotismoa, familia, desengainua... Bere proposamenak ahozko euskal tradizioa berreskuratzen du, ahotsaren presentziari balioa emanez. Sarrera: 6 € / bazkideek 4 €
Más Información"Ti-Ta" Ana Goitia eta Maria Blancoren ikuskizun bizia, arina eta trebea da. Lodifobia, ligatzeko zailtasunak, adina eta depilazioa izango dira, besteak beste, jorratuko diren gaiak. Kutsu feminista duen ikuskizuna da. Sarrera: 5 € / bazkideek 3 €
Más Información


















