
Egondakoak
Eventos Lista de Navigation
"ANTE + ESANEZIN" 20:00 Ante Iban Urizar Amorante, abeslari eta musikariaren eta Adriano Galante abeslari eta idazlearen proiektua da. Bi musikarien arteko elkarrizketa bizia, egile-kantagintzatik, hip-hop abstraktutik edo ahots-abangoardiatik abiatuta generoak gurutzatuz gauzatutakoa. 21:30 Esanezin Ianire Aranzaberen proiektu musikala da, Arri Iraetak, Iñigo Asensiok eta Ander Zubillagak lagunduta. Proiektua, pop doinuen ingurukoa da nagusiki, [...]
Más Información"MENOPAUSIA" MENOPAUSIARI buruzko hitzaldia. Sarrera librea edukiera bete arte. Antolatzailea: Berdintasun batzordea
Más Información"ABERE BA" Hitz jolasak, umorea...“Apo zopa”, “afari jirafa”, “asto hotsa”... Euskaraz palindromo labur ugari aurkitu daitezke elkarlanean. Adina: LH 4-5-6 Izen-ematea: martxoaren 21era arte 640 290 964 edo kulturgunea@uhagon.com Aforo mugatua
Más Información"LIBERTIMENDUA ANTZERKI-IKASTAROA" Nafarroa Beherako libertimenduari hurbilketa bat Ximun Fuchs-ekin 29 zapatua: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00 30 domeka: 10:00-14:00 Non: Uhagonen Izen-ematea: 652761754 Prezioa: 10€ Antolatzailea: Abarka antzerki-taldea
Más Información"MARKOS GIMENOREN KARTELETRAK" Erakusketa honek Markos Gimenok sortutako palindromoetatik abiatuta egindako kartelak biltzen ditu, eta Joseba Sarrionandiak erreplika literarioa ematen dio palindromo bakoitzari. Esaldi alderantzigarriak dira palindromoak. Hau da, ezkerretik eskuinera eta eskuinetik ezkerrera berdin irakurtzen diren esaldiak. Zabalik apirilaren 11ra arte
Más Información"MANOLOGO" Irantzu Varelaren ikuskizun berria da solilokio komiko bat eta, emakumeentzat indarkeria, misoginia eta maskulinitatea besterik eskaintzen ez duen mundu honetan, bakeaz eta adeitasunaz zein gogaituta dagoen azaltzen du. Adina: +18 urte Sarrerak: kulturgunea@uhagon.com / 640 290 964
Más Información"ARAT" Sormen lantegiaren eskutik Ordua: 11:00etatik -12:30era Norentzat: 4 urtetik aurrerakoentzat Izen-ematea: 646 799 026 (Mikele) Beldur gabe sortzeko arropa aproposa ekarri
Más Información"EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA" Emakumeentzako* kafe-tertulia: Markina-Xemeingo egoera feminismotik.
Más Información"PLEIBAK" Musikak, bertsoek eta literaturak elkarrizketa berezi bat sortuko dute eszenatokian. Testua: Miren Amuriza Musika: Miren Narbaiza Mice Kantuan: Nerea Ibarzabal eta Uxue Alberdi Sarrera 5 € / bazkideek 3 €
Más Información"NORNANI" Sormen lantegiaren eskutik Ordua: 17:00etatik -18:30era Norentzat: 4 urtetik aurrerakoentzat Izen-ematea: 646 799 026 (Mikele) Beldur gabe sortzeko arropa aproposa ekarri
Más Información"IKIERA" Sormen lantegiaren eskutik Ordua: 11:00etatik -12:30era Norentzat: 4 urtetik aurrerakoentzat Izen-ematea: 646 799 026 (Mikele) Beldur gabe sortzeko arropa aproposa ekarri
Más Información"HITZ ESANA" Poesia errezitaldi bat da, poesia modu zehatz bat, alderantziz adierazteko idatzitako poesia, errepikapenari, erritmoari eta hitzen zentzuari arreta berezia eskaintzen diona. Mejillon Tigre kolektiboa Sarrera 3€ / bazkideek doan
Más Información"AUZOAN GORA ETA BEHERA, DANTZA DA NIRE IBILERA" Arkitektura eta bizikidetza, gorputza eta dantza. 1-Tailerra: 4 eta 6 urte bitarteko umeentzat eta guraso edo tutoreentzat. 2-Tailerra: 7 eta 9 urte bitarteko umeentzat eta guraso edo tutoreentzat. Aforo mugatua Izen-ematea: 640 290 964 otsailaren 13ra arte
Más Información"DANTZA-BERMU" Dantzatzera animatu eta ondo pasatzeko gonbidapena, inguruko dantza ikasleekin. Salsa, bachata, lindy, txa-txa-txa...
Más Información"OLATZ GARCIA-ERGUIN QUARTET" Kontzertu honetan The standars of my childhood lehen diskoko kantu batzuk eta beste zenbait jazz-kantu joko dituzte: funk, swing eta bossa erritmotan. Sarrera: 5 € / bazk. 3 €
Más Información"MIÑAN" Miñan antzezlana Markina-Xemeinen otsailaren 1ean. Sarrerak salgai abenduaren 9tik aurrera udaletxeko harrerako kutxazainean.
Más Información"BATETIK BESTERA" Haurrei eta familiei zuzendutako ekimen eszeniko-musikala da. Musika, umorea, antzerkia eta poesia uztartzen dituen sorkuntza originala. Proposamen garbi, txukuna eta oso dibertigarria! Txorien migrazioen bidez giza migrazioen gainean ausnartuko dugu. Abestiek gure ingurumenaren ezagutza, babesa eta maitasuna sustatzen dituzte eta elkartasuna, elkarbizitza, kulturartekotasuna balorean jartzen dituzte. “Eki arrano arrantzalea (eta arrain arranozalea)”, [...]
Más Información"TAP" Sormen tailerra 4 urtetik aurrerakoentzat. Ordua: 11:00etatik -12:30era Non: Uhagonen Izen-ematea: 646 799 026
Más Información"MARKAZ TULKAREM: Talde errefuxiatuaren itzulera" Palestinako herriaren errealitatea eta okupazioaren aurkako borroka eta erresistentzia erakutsi nahi ditu erakusketa honek, futbola hartuta proiektu osoaren ardatz. Urtarrilaren 10ean erakusketaren inaugurazioa egingo da eta solasaldia eskainiko dute Helena Bengoetxea eta Joseba Zabalza egileek. Zabalik urtarrilaren 24ra arte.
Más Información"AMESTEN MUNDUA" Patata Tropikala Antzerki Laborategiaren eskutik, txotxongiloak, antzerkia, eta umorea. 3 urtetik gorakoentzak Doan
Más Información"AI GURE JUANETEAK" Mikel Laboaren kantak gaur egungo gizabere baten begiradatik. Tartean Teatroa Aktorea: Patxo Telleria Musikariak: Adrian Garcia de los Ojos eta Maider Lopez Sarrera: Doan
Más Información




















