Cargando Eventos

VI. JAZZ JAIALDIA

Non: Uhagon Kulturgunea Noiz: 2024/07/26 - 19:30 - 21:00

«VI. JAZZ JAIALDIA»

26 barikua 19:30 ELKANO BROWNING CREAM

Mikel Azpiroz pianista eta organista donostiarrak koordinatuta, Franck Mantegari bateria jotzaile paristarrak eta Dave Wilkinson Bartzelonan bizi den gitarrista britainarrak osatzen dute taldea. Haien estiloa jazzean eta bluesean oinarritzen da, baina muga horiek erraz gainditzen ditu erritmo eta melodia nahasketa indartsu eta hipnotiko batekin, Afrikako erritmoetan, eskala zingaroetan eta pasarte psikodelikoetan nabigatuz.