BEGIN:VCALENDAR
VERSION:2.0
PRODID:-//Uhagon Kulturgunea - ECPv4.6.14.1//NONSGML v1.0//EN
CALSCALE:GREGORIAN
METHOD:PUBLISH
X-WR-CALNAME:Uhagon Kulturgunea
X-ORIGINAL-URL:https://uhagon.com
X-WR-CALDESC:Events for Uhagon Kulturgunea
BEGIN:VEVENT
DTSTART;TZID=UTC+1:20261101T130000
DTEND;TZID=UTC+1:20261101T130000
DTSTAMP:20261016T215002
CREATED:20261007T053921Z
LAST-MODIFIED:20261007T063246Z
UID:18230-1793538000-1793538000@uhagon.com
SUMMARY:MURGI
DESCRIPTION:\n					\n						“MURGI”\nBueltan da MURGI\, Tristtan Mourguyk bideratzen duen taldea\, inoiz egin duen disko jostagarri eta eklektikoena aurkeztuz. Hemen da Haztamuka (2026\, 10 kanta). \nIbilbide oparoa duen musikariaz ari gara\, hamarkada bat baino gehiago pasa da Donibane Lohizuneko artistak aurreneko diskoa atera zuela bakarka\, eta geroztik nabarmena izan da bere kantuak egiteko izan duen garapena. Bakarkako soiltasunetik pixkanaka\, eta momentuak eta kantuek hala eskatua\, bere gitarrarekin duen dohai bereziaz jendeaz inguratzen joan da\, musikak lagunekin\, beste musikariekin partekatua denean hartzen duen izaera mistikoari jarraituz.\nIbilbidearen azken garai honetan hiruko formatuan egonkortu da taldea\, Cédric Lépine baterian eta Greg Juvin baxuan lagun izan dituela\, eta hainbat instrumentu jotzen dituen laugarren musikari bat batu zaie azken disko honetarako\, Hervé Pedeflous. \nDisko berean hainbat estilo ezberdin jorratzeko dohaia du Tristtanek\, hau bere diskografia osoan ongi islatu den ezaugarria da\, eta proposamen berrirako ez da gutxiagorako izan. Haztamukak eskaintzen duen kantu bildumaren arten rocka gailentzen da: kantu zuzen eta bizkorrak\, garapen handia duten piezak\, funkytik edaten duten errepika itsaskorrak\, erritmo akonpasatuak\, distortsioa\, elektrizitatea eta instrumentu organikoen arteko kontrastea\, pasarte gogorrak\, melodikoagoak\,bigarren ahots sorta\, kantaera goxoa eta beste batzuetan zoroa eta guturala… \nNiri guzti honek 70.hamarkadako rock progresiboa ekarri dit gogora\, batez ere Leopold Eibensteiner eta Fabien Lapouge gomita bereziek proposatzen duten kolore melodikoa zeharkako txirula eta klarinetearekin. Alegia\, ondo nahastutako rock entsalada da MURGIk proposatzen duena Haztamukarekin. \nAitatasunak akaso ekarri dio sormenarekin eta proposatzeko manerarekin disko honetan nabarmen ageri den jostagarritasuna Tristtani. Komedia proposamen bezala bide zilegia eta eraginkorra dela ere erakusten du\, umorea eta izaera espontaneoagoa duten kantaera eta mezuak batzen dira Haztamukan. Diskoa zabaltzen duen kantutik ahotsean duen anplitude eta erregistro ezberdinen kudeaketa hortik jasotzen baitut nik\, jolasetik\, eta disko osoan zehar honela\nimaginatu dut nik Tristtan laguna\, familia giroko laborategi koloretsu\, dinamiko eta zintzoan. \nEta mezuari dagokionez egunean eguneko kezkak\, teknologia berrien erabilerak gure ohiko dinamiketan\, pentsaketan eta pentsaketa ezan\, harremanetan\, bizitzan haztamuka ibiltzeak duen eragina eta honek eragiten duen kezka. Norberaren askatasun ezak\, dependentziak eta horrekin apurtzeko beharra… Dramatismo handirik gabe\, mezua hor dago\, bakoitzak  har dezala hobe datorkion perfiletik\,baina mamitsua da gaia\, garaikoa\, eta funtsean\, norberaren ohiturak kuestionatzeko gonbitea hor dago. Mobilari amodio kantu toxiko zoro bat ere eskaintzen dio tartean! \nHain iraungikorra den arreta eskaintzeko eskatzen du Tristtanek\, arreta handiagoa gizatasunari\, kontsumo ereduei\, harremantzeko moduei\, hizkuntza kodeei\,amodioari… gure inguruan ukigarri zaigun hori baizik ez da benetakoa. \nUnai Pelayo (Pelax\, Physis Vs Nomos) \n\n\n					\n				\n					\n						\n\n					\n				\n
URL:https://uhagon.com/ekintza/18230/
LOCATION:Xemein etorbidea\, 10\, Markina-xemein\, Bizkaia\, 48270\, España
CATEGORIES:DOMEKA MUSIKATUAK
ATTACH;FMTTYPE=image/jpeg:https://uhagon.com/wp-content/uploads/2026/10/PXL_20260327_120204307.jpg
ORGANIZER;CN="Uhagon%20kulturgunea":MAILTO:kulturgunea@uhagon.com
END:VEVENT
END:VCALENDAR