Ekitaldiak kargatzen

Margolaria (The Painter)

Non: Noiz: 2019/09/20 - 20:30

Margolaria (The Painter)

20.30ean pelikula proiektatuko da Uhagon kulturguneko terrazan, aire librean, doan.

Ondoren, solasaldi musikatua Oier Aranzabal (zuzendaria) eta Mikel Urdangarinekin.

Sinopsia:

Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin izandako elkarrizketa batean abiarazitako bidaia-kontakizuna. Margolariak bere obretako bat eskainiko dio Mikeli, opari, baina baldintza batekin: musikariak itsasoan zehar, ferryan, joan beharko du Londresera opariaren bila.

Bidaia aitzakia harturik, bere lanaren emaitzaz bizitzearen alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan barrenduko gara, artista ororen laborategiaren erdigunean ezkutatzen den giltzarrira iritsi arte, bilaketa guztiak baitira egiaz bidaiak; eta sorkuntza-prozesua ere berez baita bidaia.

Zuzendaria: Oier Aranzabal

Musika: Mikel Urdangarin

Iraupena: 103 min.

Filmaren web orri ofiziala